XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Funtsean, gainerako guztiaren gainetik sozialismarako burrukaren interesak jartzen ditugu, zeren gure herriaren independentziarako burruka bait da Espania-ko Estaduko langileriaren burrukan ere estrategiazko helburu esentzialena den oligarkiaren Estadoa erauzteko biderik gogorrena eta efikazena.

Burruka hau da oligarkiak ezin bereganatu duen nazional arazoa erabaki dezakeen bide bakarra.

Ba dirudi, hemen, euskal mugimendua masen mugitzeko bitartekorik egokiena delako bakarrik onartzen dela.

Eta, honela, nazionalismak bere barne balore iraunkorrik ez du.

Proletargotzaren internazional mugimenduaren bidean urrats eragile delako onartzen da.

Eta hau beste ikuspegi bat da!.

Guk, geure aldetik, nahiz oraingoz nazional arazoaren atea seilatzeko asmorik ez izan, aterabide batetarako iker behar lirakeen aurrebaldintza batzuk aurreratu nahi genituzke.

Gure iritziz, nazionalismaren kontenidoan hiru alderdi bereiztu behar da: 1.- Herritasuna (hizkuntza, folklorea, tradizioa, historia, arbasoen ondore material eta espiritual oro).

2.- Podere politikoa.

Nazioek beren nortasuna eta autonomia gorde eta aurrera bidean ikusteko, aginte maila ezberdinak behar izaten dituzte historian zehar.

Gaur egun, Estadoen epean gauden ezkero, nazio baten jitea bilakatzeko nahi eta nahiezko gertatzen da Estado autonomo eta independientearen beharra.

3.- Sozial sistima.

Nazional mugimenduak bera zuzentzen eta kontrolatzen duen klasearen neurriko sozial sistima hartzen du.

Nazionalisma berez ez burgesa eta ez langiletiarra da.

Hori bai, errealizatzean, burgesa ala langiletiarra izanen da.

Bietarik bat, nahi eta nahiez.

Oraingoz bego hontan gure lanaren neurria!.